XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laba ikus Bolkana / Laisterketak ikus Atletismoa / Labe handi ikus Metaleak / Laku Handiak ikus Kanada.

Artoa.

Amerikatik ekarria, artoak sustar sendo bat dauka eta gainean buru bat, ale ugariz hornitua.

Amerika Zentraleko eta Hegoaldeko eskualde askotan jende askoen janari oinarri da.

Artoa ez da bakarrik baliogarri giza janari bezala, baizik eta animalia askoen pentsu bezala ere, zerri, oilo, etabarrentzat.

Beste laboreak.

Garrantzizko dira ere giza jatenari begira beste labore batzu: garagarra, esate baterako, zerbeza egiteko ere erabilia; artaxehea, Afrikan eta Asian landua; oloa (argazkian), ganadu janari oso ezaguna.

Laboreak eta gizartea.

Laboreek horren garrantzia dute janari bezala, ze herri asko urteko uztaren mende egin behar bait dute.

Zenbait herrialdetan ez da ematen behar hainbat, eta gosetearen menazua gainean beti.

Arazo larri hau erabakitzekotan beharrezko da ez bakarrik produzio teknikak hobetzea, baizik nazio aurreratuenek lagun ditzaten uzta ugari bat izateko giroaren trabak dituztenak.